Ariketa fisiko konbinatu programa baten ondorioak tratamenduarekiko erresistentea den depresioa pairatzen duten helduentzat

Mikel Tous-Espelosin,José Etxaniz-Oses,Sara Maldonado-Martin

Published 2025 in IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

ABSTRACT

Ikerketa honek gorputz konposizioan, bihotz-biriketako gaitasunean (BBG), aldagai biokimikoetan, sintoma klinikoetan eta bizi-kalitatean izandako aldaketak aztertu zituen, tratamenduarekiko erresistentea den depresioa (DTR) duten helduetan 12 asteko ariketa fisiko konbinatuko programaren ondoren (bi egun/aste). DTR diagnostikatutako 18 parte-hartzaileei (42,5±9,9 urte, % 67 emakumeak) aldagai guztiak interbentzioaren aurretik eta ondoren baloratu zieten. DTR duten pertsonengan gainbegiratutako ariketa fisiko konbinatuko programa batek aldaketa positiboak eta onuragarriak eragin ditzake funtzionalitatean, aldagai klinikoetan eta bizi-kalitate aldagaietan, aldiz, gorputz konposizioan, BBG eta aldagai biokimikoak mantendu ziren. Emaitza horiek agerian uzten dute ariketa fisiko gainbegiratuak DTRa duten pertsonen sintoma klinikoak hobetzeko tratamendu interesgarria dela.

PUBLICATION RECORD

CITATION MAP

EXTRACTION MAP

CLAIMS

  • No claims are published for this paper.

CONCEPTS

  • No concepts are published for this paper.

REFERENCES

Showing 1-21 of 21 references · Page 1 of 1

CITED BY

  • No citing papers are available for this paper.

Showing 0-0 of 0 citing papers · Page 1 of 1